2010-05-04

2009-2010 sasoineko azken hitzorduak :

.
irudian klikatu

.


Mendi Ateraldiak :


  • Maiatzaren 24an astelehenarekin: BEHORLEGI + HAUSKOA (800m desnibela, 12km luzeera), hitzordua: 8etan Miarritzeko La Negresse-ko zubi azpiko aparkalekuan edota 8’45etan Donazaharreko eliza plazan. Pik nika ekarri beharko da. Ondoren gasnategi baten bisita eginen dugu. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Garaziko AEKko gau eskola, Irungo Irun Iruten talda, Donostiko Bagera taldea.

  • Ekainaren 19an: SAIOA BELATETIK (900m desnibela, 13km luzeera), hitzordua finkatzekoa da momentukotz, ibilaldi ondoren pote bat hartuko dugu eta proposatzen dizuegu gaua Baztanen igarotzea, horrela Arizkun herriko pestak ospatuko ditugu, Baztango aterpe batean lo eginen dugu eta igandean Amiurko gaztelu inguruan pik nikatuko dugu tokiko nahiz Nafarroako historia ezagutzeko asmoz. Hortako eskatzen diogu jendeari izena emaiteko (lo egiteko) ekainaren 5a baino lehen. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Baztango AEKko gau eskola, Geu Gasteizekoak taldea, Bilbo ezkerraldeko Meatzalde taldea.




Menditaz gain...





  • Maiatzaren 22an, Baionan: SAGARNO EGUNA
  • Maiatzaren 23an: eguerditan Ibaialde elkartean (Angelun): arrauneko nesken taldearen aldeko bazkaria-sardinada (15 euro). Ondoren: mus txapelketa toka jokoa, soka tira, bowlinga, burdin besoa, kaktus jokoa... Jokoetan parte hartzeko: euro 1, mus txapelketako izena eman beharko da aperitifa bitartez. Izen emaitea maiatzaren 15a baino lehen: 06 07 85 11 74 (Emilie), 06 16 87 02 89 (Intza), 06 27 13 05 51 (Eztitxu), 06 27 59 43 45 (Paola).

  • Maiatzaren 23an: 14. Iñaki Beitia Mendi Martxa, Zumarraga. Horra Mendi Taldeko kide batek bidalitako emaila: ".... datorren maiatzaren 23ean ( taldearen ateraldiaren bezperan) nere herrian badela mendi ibilialdi popular bat ( ez da lasterketa...). Bi dira bata luzea (50km) eta beste motxa (25km), nahiko gogorra da ze asko igo eta jetsi egiten da baina oso ambiente ona dago eta bertan jaten ematen dute eta urtero jende asko biltzen da bertan. Link-a hau da http://www.beitia.org/ ..."




.

2010-05-03

Nafarroaren Eguna 2010

.
"Autza, han baduk gauza"
.
.
.
.
.
"Goazen denok bestaldeeetik, goazen denok menditiiik..." Hara nola hasten den Nafarroaren Eguneko kantua, hara nola ospatu dugun guk ere. Larunbatean Autza mendian ibili gira hain zuzen, mugaz bi aldetik etorriok. Gurekin egon dira Goi Nafarroko mendizale txit dibertigarriak: Alicia, Alvaro, Eusebio, eta Joseba. Orohar 19 heldu gira tontorrerat (19 abiatu Izpegitik ere, bidean ez da inor galdu naski!) han piknik luuuuzea egiteko, goian harri altxatuak izan ditugu sorpresa gisa, eta egun osoan aro ezinhobea.
Hara, besterik ez, egun borobila pasatu dugu eta espero dugu beste behin eta askotan ezabatuko dela muga hau. Ongi ibili, untsa ibili, ondo ibili.
.
.
"Goazen denok bestaldeeeetik, goazen denok menditiiik" (allons tous de l'autre coté, allons tous par la montagne)... Voilà comment débute la chanson de Nafarroaren Eguna, voilà comment nous aussi avons célébré cette fête. Plus exactement et venus des 2 cotés de la frontière nous avons gravi le mont Autza ce samedi veille de Nafarroaren Eguna. Au total nous étions 19 vaillants montagnards à arriver au sommet (rassurez-vous nous étions le même nombre au départ d'Izpegi), sommet où nous sommes restés pic niquer de longues heures sous un soleil éclatant, entre un amas de pierres levés, véritables épines dorsales artistiques constituant la surprise de cette randonnée et des stèles à la mémoire de 2 montagnards originaires d'Arizkun morts il y a qq années sur le pic d'Orhy.
Voilà, ce fut une très belle journée, agrémentée d'une belle rando et de belles rencontres, j'espère qu'il y en aura encore beaucoup de ces rencontres qui effacent ces vilaines frontières...
.
.
.

Nafarroaren Eguna:
http://www.basaizea.com/


Autza Nekaitzeko lepotik











Goi Nafarroko mintzakideak: alicia Alvaro Eusebio...
...eta Joseba


Goramendi Goramakil Irubelakasko Artzamendi Iparla Astate













.
.
.