2011-01-26

http://praktikatuiparraldea.blogspot.com/

Aupa denak.


Hasteko gogoratzen dizuet otsailaren 5an sagarnotegian afaltzeko izena emaiteko epea: urtarrilaren 28a.


Hori erranda, horra orain iparraldeko PRAKTIKATU ekimenaren berri. Aurten mintza praktika iharduerak koordinatzeko weborri berri bat sortu dute: http://praktikatuiparraldea.blogspot.com/ . Horrek berreskuratu eta zerrendatuko ditu iparraldean bururatzen diren ekitaldi guztiak, eta nola ez, Mendi Taldeko ateraldiak.


Koordinatzaile berria dugu Jojo Bordagarai, Donapaleuko AEKkoa. Beraz guk egiten dugun bezala, ez duda  zuen gau eskolako mintza praktika ihardueren berri emaiteko weborri berri horren bidez, osa dezagun gure sarea! Saretu hurbildu eta hizkuntza ateratu!


Eman bizia http://praktikatuiparraldea.blogspot.com/ weborriri!

2011-01-05

Filmak Euskaraz dohainik eta legala!

"Gau honetan ere ezer ez telebistan!"


Oraindik goiti poz haundiz entzunen duzue esaldi hori, ze oraindik goiti ukanen baituzue filma andana bat ikusteko aukera sarean, Euskaraz, "streaming" moduan, dohainik, mugarik gabe, legea errespetatuz. EiTB-k sarean ezarri ditu Euskarazko 30 bat filma, euskal zinema bultzatzeko. Aintzina! Gozatu eta erran bezala espero dut gau honetan ere ez dela ezer izanen telebistan!


Hementxe esteka:  http://www.eitb.com/kultura/zinema-euskaraz/ 

OTSAILAK 5: OZTIBARRE

klikatu irudian
Agurt'erdi.

Lehenik eta behin: URTEBERRI ON mendizale euskalzale guzieri.

Aipa dezagun orain datorren ateraldia. Oztibarren antolatuko da, mendi ibilaldia Etxekortia aldetik bururatuko omen da, eta ondoren Eztigar kooperatiba bisitatuko da. Bisita ezin egokiagoa txotx garaiko hastapen honetan. Azkenean, ber gaia errespetatuz, proposatzen dizuegu Lasako Aldakurria sagarnotegian afaltzea. Horretarako izena eman beharko da urtarrilaren 28a baino lehen (menditaldea@yahoo.com), erreserba egin ahal izaiteko. Ibiltzeko ez da izena eman beharko, aski da hitzorduetan agertzea.

Hitzorduak:
  • 7'30etan Baionako Laugako aparkalekuan.
  • 8'30etan Larzabaleko frontoian.

Talde gomitatüak: Donapaleu, Garazi, eta Mauleko gau eskolak, mintza gaitezen Xukaz ta Xülülüz!

Ekarri behar dira: jantzi beroa paltoa eta eguraldi hotza jasaiteko jantzi guzi horiek, eguzki betaurrekoak, mendi botak, ura, pik-nika, jantzi eta oinetako gehigarri lehorrak ibilaldi ondorengo jarduerendako, umore ona, Euskara praktikatzeko gogoa, iparraldeko 3 probintzietako euskalkiak ezagutzeko gogoa naski!

Ibilaldiaren mailaz: 1000m desnibela eta 16 km gehienik, erritmo lasaian eta pik-nika eta pausaldi guuuuuziak kontutan harturik 8 ordu emanen dugu itzuli osoa egiteko. Alternatibak izanen dira luzeegi egiten zaien horientzat, 200m desnibela eta 2-3km motz baititzakegu.


Animatu, atera mihia eta praktikatu! Ateraldi 1, 3 probintzietako euskalki, ez huts egin!