2009-04-28

Maiatzak 30/31 - 30/31 mai


klikatu irudi gainean / cliquer sur l'image


Adi egon, datorren ateraldia segur aski urte osoko politena izanen da!

Ateraldi honetako leloa dugu: TRIKI-MENDI, Euskara mendia ta EUSKAL DANTZAK.

Data: maiatzaren 31ean, igandearekin.
Xiberoko Ehüjarre arroila dugu helburua (+ Lakhura nahi eta ahal dutenentzat), trikititxak kemena emanen digu mendian ibiltzeko eta goian dantza ikastaldia bururatuko dugu ingurumen erabat izugarri hartan (mutxikoak, fandango, arin arin...).

Aurreko gaua (maiatzaren 30ean, larunbatarekin) Bürgübürü aterbean pasatuko dugu.

Kasu! tokiak mugatuak dira, beraz erreserbatu ahal bezain laster. Horretarako izenak eman behar dira txominharan@yahoo.com helbiderat idatziz edo 06 31 25 69 08 telefonorat deituz. 15 euroko txeke bat bidaltzeko eskatuko dizuegu (gaua + gosaria, "ordre": gite d'étape de Sainte Engrace). Txekeak Baionako gau eskolarat bidali beharko dira (AEK Baionako Gau Eskola, Mendi Taldea, 22 Marengo karrika, 64100 BAIONA).

Izena emaiteko epea: maiatzaren 20a.


Baldintzetaz bi hitz: norberaren erresponsabilitatea bere gain hartzen du, Mendi Taldea lagun batzuen biltzarra da, ez da ere elkarte bat; horren ondorioak ditugu bakoitzak ibili beharko lukela bere erresponsabilitate zibilarekin, guk ez baitiogu asegurantzarik eskainiko (norbere burua babesteko ez da mendi federazioko edo mendi elkarteko asegurantzarik hoberenik, Auñamendi...), bakoitzak sasoin onean izan behar duela eta bere osasun onako ziurtasuna izan beharko lukela, dudarik baldin baduzue galdera iezaiozue zuen medikuari. Ez izan dudarik ere ateraldi baten zailtasunez galdetzeko orduan.

Xehetasun gehiago ezarriko ditugu maiatzan (hitzorduak, eraman beharrak...)
.

.
.
.


Attention! Cette sortie sera probablement la plus belle sortie de l'année!

Voici le thème de la sortie: TRIKI-MENDI, Euskara, montagne et DANSES BASQUES.

Date: dimanche 31 mai.
Notre champ de bataille: le canyon d'Ehüjarre en Soule (+ Lakhura pour ceux qui veulent et peuvent), un trikititxa nous donnera le courage de gravir le canyon et une fois au sommet nous vous proposerons d'apprendre les mutxiko, fandango, et autre arin-arin au son du trikititxa dans un environnement aussi inhabituel qu'extraordinaire.
.
Nuit de la veille (samedi 30 mai) au gite d'étape Burguburu.

Attention! Places limitées, pensez à réserver rapidement. Pour cela veillez à vous inscrire en appelant le 06 31 25 69 08 ou en écrivant à l'adresse: txominharan@yahoo.com. Nous vous demanderons d'envoyer un chèque de 15 euros (nuitée + petit-déjeuner) à l'ordre de "gite d'étape de Sainte Engrace", à la gau eskola de Bayonne (AEK Baionako Gau Eskola, Mendi Taldea, 22 rue Marengo, 64100 BAYONNE)

Délai pour les inscriptions: 20 mai.

Bientôt plus d'informations (RDV, ce qu'il faut amener...).



2 mots des conditions de participation: il revient à chacun de prendre ses responsabilités, le Mendi Taldea est un groupe informel, une réunion d'amis, nous n'avons même pas le statut d'association. Par conséquent il revient à chacun de se protéger par sa responsabilité civile (la meilleure façon de s'assurer reste encore l'affiliation à une fédération ou une association de montagne -Auñamendi par ex), il est nécessaire d'être en bonne santé pour participer aux sorties et d'avoir l'assurance de sa bonne santé (au besoin en cas de doute consultez votre médecin). N'hésitez pas non plus à vous renseigner sur la difficulté d'une sortie.

2009-04-23

2009/04/25 euria aro triste ta pesta

Iragarpenek ziotenez, euriak etengabe jo du pasatu den asteburuan, pentsatutako ateraldia bertan behera utziz. Egia erran, ez da guziontzat galdua izan, 4 mendizale adoretxu erabaki zuten ibilaldia egitea eta Jararaino igo dira! Horientzat txalo bero bat! Espero dugu argazki batzuk bloggean laster jartzea. Bestalde eta ibilaldi eta aro txarra aparte, Mendi Taldeko kide batzuok asteburua Arboliz aterpean pasatu dugu, Baigorrin hain zuzen ere, batzuek kontzerturat, besteak Garazirat ta horrela ekin diogu Nafarroaren Eguneko pestari.
Asteburu ondoren denok itzuli gira etxera pozik (baite bustia ere), esperentzia berritz errepikatzeko asmoarekin eta hurrengo ateraldirako ideia liluragarriekin, musika eta pesta mendirat eramanen baititugu! Aurrera Maiatzaren 31ko TRIKI-MENDI ateraldia!



Comme prévu il n'a pas cessé de pleuvoir de tout le WE! La sortie s'en est retrouvée sévèrement compromise. En réalité c'était sans compter sur la motivation de 4 irréductibles montagnards qui ont gravi coute que coute le massif du Jara! Respect pour eux! J'espère que l'on pourra bientot mettre quelques photos sur le blog. A part ça quelques motivés du Mendi Taldea ont passé le WE au gite Arboliz de Baigorri. Samedi soir les uns sont allés au concert, les autres à Garazi, ouvrant ainsi les festivités du Nafarroaren Eguna. C'est ainsi qu'à la fin du WE chacun s'en est retourné chez soi, heureux, avec l'envie de renouveler l'expérience, et avec mille idées merveilleuses pour la prochaine sortie puisqu'a germé l'idée de sortir la fête et la musique en montagne! Vive la prochaine sortie TRIKI-MENDI du 31 mai!

2009-04-13

2009KO IBILALDI HERRIKOIAK ETA IRAUPEN HANDIKO IBILALDIAK

Programme des marches populaires et de longues durée en Pays Basque, saison 2009. Traduction en français sur: http://elkarrekin.forums-free.com/viewtopic.php?f=8&t=93&p=275

Udaberria berritz jina zaigu, horrekin batera usaian bezala Euskadiko ibilaldi herrikoiak eta iraupen handiko ibilaldiak. Tokiko mendi taldeek antolaturik, gure mendien ezagutzaz jabetzeko parada ezinhobea ditugu. Eta nola ez ? Auñamendi Elkarteak bertan parte hartzeko usaia du.
Ibilaldi gehienetan sasoin onean izatea beharrezkoa da.
Elikagai horniketak antolatzen badituzte ere, komenigarria da ura ta jateko zer edo zer eramaitea.
Ibilaldien abiatzea finkatzen ohi dute goizeko 6 eterditan edo 7tan. Halere pentsatu behar da abiapuntura iristeko epeaz eta uste baino goizago esnatu behar da (ibiltari baten lekukotasuna duzue hori!).

Mendi taldeek xehetasun gehiago bidaliz gero, zerrenda hau berrituko dugu. Oraindik falta zaizkigu Hazparneko ikastolako ibilaldiko eta Baztango itzuliko datak.


Apirila:

18: _Amezkoa Urbasa Zudaire Nafarroa
19: _Ortzaize Benafarroa Lakako ibilaldia 21km 1050m+ abiatzea 8.00tan
19: _Andoain_Gipuzkoa 42km 1600m
19: _Ubideko bira
25: _Sakanako ibilaldia Irurtzun Nafarroa 53 edo 48km

.
25: Mendi Taldeko ateraldia: Hautza ta 26an Nafarroaren Eguna
.
26: _Balmaseda Bizkaia
26: _Markina Xemein Bizkaia 25km


Maiatza:

1: _Ondarroa Bizkaia
3: _Ataun Gipuzkoa
3: _Berasategi Gipuzkoa
3: _Verako Itzulia Nafarroa
9: _Gurutzetakoak Galdakao Bizkaia (85km)
9: _Tafalla Nafarroa 40 ou 30km
10: _Tipi tapa Leioa Bizkaia
10: _Durango Bizkaia 50km
16: _Sierra Cantabria Laguardia Nafarroa
17: _Joseba Romaña Portugalete_Bizkaia
23: _Karrantza Valdejero ibilaldia Bizkaia
23: _Baztango Itzulia Elizondo Nafarroa
24: _Gazteiz Araba
24: _Inaki Beitia Zumarraga Gipuzkoa 50 edo 25km
30: _Otxandio Bizkaia 45km

.
31: Mendi Taldeko ateraldia: Ehüjarre/Lakhura
.
31: _Errenteria/Orrereta Jaizkibel Gipuzkoa


Ekaina:

6: _Galdames Bizkaia
6: _10 mendiak Gasteiz Araba
7: _Zeharkaldia CD Fortuna Gipuzkoa
7: _Aralar ibilaldia Lekunberri Nafarroa
14: _Bermeoko ermiten ibilaldia Bizkaia 45 edo 30km
14: _Azpeitia Gipuzkoa
14: _Bedaio Tolosa Gipuzkoa

.
20: Mendi Taldeko ateraldia: Ori mendia
.
21: _Irungo 12 ordu Irun Gipuzkoa


Uztaila:

4 : _Murgia Araba
19 : _Xareta Oinez AinhoaLapurdi


Iraila:

27 : _« mucoviscidose » kontrako ibilaldia Lekuine Lapurdi
27 : _Menditar beteranoen martxa Nafarroa


Urria :

4 : _Auñameni Elkarteko 37. ibilaldi neurtua Bidarrai Benafarroa

4 : _Orozko_Bizkaia
4 : _Urtegiko bira Landa Araba 45 edo 30km
11 : _Makea Oinez Lapurdi
25 : _Laudioko ibarra Araba
25 : _Mendi taldeetako ibilaldia Nafarroa


Azaroa :

1 : _Garobel ibilaldia Armurrio Araba 40 edo 30km
14 : _Urdaibai erroten ibilaldia Bizkaia

2009-04-02

PROGRAMA

.
. .
.
Kaixo Mendizale Euskalzaleok.

Hona hemen datozen hiru hilabeteen egitaraua, ezin zen ateraldi politagorik espero:





  • Apirilaren 25/26an: NAFARROAREN EGUNA, larunbatean: HAUTZA mendia, aitzingo bidexka ahantzietatik, gaua Baigorrin: kontzertua, pesta, lo bertako aterpean (jendea animatua bada). Igandean: Nafarroaren eguna, gauez lo egin ahalko da aterpean..
    Hitzordua: 8tan Lauga-ko aparkalekuan edota 9tan Baigorriko pilota plazan.
    Eraman beharra: ura! Bazkaltzeko krakada, lo-sakua...
    Aterpea: izena ahal bezain laster eman beharko da, prezioa jende kopuruaren arabera dator. Alokatuko dugu larunbat ta igande gauetarako.



  • Maiatzaren 31an, igandean (Mendekostako asteburua): EHÜJARRE eta LAKHURA mendia. Pürgübürü aterpetxean lo eginen dugu larunbatean, igandean goizean goiz atera ahal izateko. Beraz hortan ere jendea animatu behar da eta bere presentzia ziurtatu behar du aintzinetik..



  • Ekainaren 20an, larunbatarekin: ORI mendia.

.



GARRANTZITSUA da konfirmatzea nortzuk etorriko diren apirilako ateraldirat, jende kopuruaren arabera aterpea alokatuko dugu edo ez. Jende gutxik erantzuten badu, ez dugu aterperik alokatuko. Hori duzue mendiaz gozatzeko, euskal kulturaz gozatzeko, pesta egiteko eta Euskaraz mintzatzeko paregabeko aukera, asteburu oso batez, beraz animatu eta zatoz gurekin!



.



.



Kaixo les Montagneux Basqueux.



Voici le programme des 3 prochains mois, on pouvait difficilement réver mieux:.




  • 25/26 Avril: NAFARROAREN EGUNA. Samedi: HAUTZA, par les sentiers oubliés d'antan! Soirée et nuit en gite rural à Baigorry (si les gens sont motivés): concert, fête, dodo. Dimanche: fête de la Navarre, possibilités de passer la nuit de dimanche à lundi au gite en cas de "fatigue" excessive.....
    RDV: 8h au parking de Lauga le samedi 25 avril, et/ou 9h au fronton de Baigorri.
    Pensez à amener: eau! pic-nic, sac de couchage...
    Gite rural: pensez à vous inscrire le plus vite possible, le prix sera fonction du nombre de participants. Le gite sera réservé pour les nuits de samedi et dimanche.



  • Dimanche 31 Mai (WE de Pentecôte): Canyon d'EHÜJARRE et LAKHURA. Nuit du samedi au dimanche au gite Pürgübürü, histoire de démarrer au plus tôt dimanche matin et profiter des plus belles lumières du printemps. Là encore il est important de confirmer sa présence à l'avance pour pouvoir réserver le gite..



  • Samedi 20 juin: PIC D'ORHY


.

IMPORTANT: si vous êtes intéressés par la sortie d'avril et la nuit en gite rural à Baigorry pour le Nafarroaren Eguna, vous devez absolument nous confirmer votre venue. Si il n'y a pas un nombre minimum de participants nous ne pourrons pas réserver de gite. Des occasions comme celle-ci sont rares de pouvoir profiter de la montagne, de la culture de notre pays, de la fête, tout en pratiquant l'Euskara en immersion totale tout un WE, ne la ratez pas...



.



.