2011-11-03

AZAROAREN 13a + DURANGOko AZOKA 2012


Oroitarazten dizuet ere Durangoko azoka kari asteburu osoko ateraldia antolatzen dugula. Afarian parte hartzeko eta batez ere bertan lo egiteko izena eman behar da azaroaren 17an baino lehen helbide honetarat idatziz: menditaldea@yahoo.fr (egitaraua loturiko afitxan duzue).

Mezua pasarazi AEKan eta zuen inguruan, ongi ibili.

klikatu irudian




Azaroaren 13ko oroitzapena:

klikatu irudian

2011-10-04

EGITARAUA 2011 2012

Agurt'erdi euskalzale txit agurgarriok.


behe honetako irudian klikatuz, urte honetako egitarau osoa deskubrituko duzue. Hilabete bat, ateraldi bat! Hauxe duzue gure helburua. Euskara praktikatzekotan bazaudete eta mendiaz gozatu nahi baduzue, erritmo lasai batean, hurbil zaitezte hitzorduetarat. Hitzorduak bloggean jarriko ditugu ateraldia baino egun batzuk lehenago. Pasa ezazue urte goxo eta "menditsu" bat... Euskaraz!


Oharra: ez ahantz baldintzak eta segurtasun aholkuak begiratzen (eskuineko atal honetan)


KLIKATU!

2011-06-10

AZKENA

KLIKATU IRUDIAN


EKAINAREN 17an: ikasturte bukaerako APERITIFANTZERKIA, 8etan, KALOSTRAPEN. 8'30etan Antzerkia Kalostrapen: "AZKEN EUSKALDUNA" ETXAKAMA taldeak emanik (Etor Garat, Xalbat Dagueressar, Camille Bonnet eta Maialen Fauthoux)

EKAINAREN 18an: azken ateraldia: AIZKORRI mendi ospetxua, Arantzazutik. 17kmko ibilaldia, 1000mko desnibela, mendi botak komenigarriak dira, baita ere ohiko ekipamendu guztia! Ondoren 3 posibilitate:
  • fite ibiliz gero: artzain eskolaren bisita gidatua: bisita arratsaldeko 4etan emaiten da, 5 euro balio du, artzain txakur exibizioarekin 7 euro, txakur exibizio eta gazna eta arno jastaketa 10 euro.
  • garaiz ez iritsiz gero: parketxearen bisita, edo
  • Arantzazuko Santuarioaren bisita.
+ poteoa noski! Azken poteoa izanik, usaian baino pixka bat gehiago luza daiteke...

Hitzorduak: goizeko 7etan Baionako Laugako aparkalekuan, 7'30etan Pausuko aparkalekuan (Xaia ostatua Behobian), 9etan Arantzazuko aparkalekuan, santuariotik hurbilenean.

2011-05-09

BARDEAK

Bardeetarako hitzorduak:
Maiatzaren 14an, larunbatarekin,
goizeko 7'15etan: Baionako Laugako aparkalekuan
goizeko 7'45etan Pausuko aparkalekuan (Xaia ostatu gibelean)
goizeko 10etan Arguedas-eko errepide zuzeneko gasolindegian (herriko irteeran)

2 eguneko ateraldia izanez gero ez ahantz 2 pik nik eramaitea, baita ere lo zakua eta mendian eta bereziki basamortuan ibiltzeko gauza guztiak.

Izena eman ez dutenei: lo egiteko toki bat gelditzen da.

2011-04-19

KORRIKA segida ta fini

.
.
KORRIKA 17 bukatu da txosten zoragarri batekin, hots aurtengo inoiz baino jendetxuena izan da. Eskertu nahi genituzke parte hartu duten Mendi Taldeko kide guziak, baita ere Auñamendi elkartea bere sustengua emaiteagatik Bidarrain kilometro bat erosiz. Gora gu!

Horra Kanaldudeko eskerrak, musika hunkigarria lagundurik: http://www.kanaldude.tv/KORRIKA-2011-eskerrak_v805.html  Korrikako beste bideo andana bat atsemanen duzu bertan.
.
.
Auñamendiren kilometroa Bidarraiko herriko etxearekin bat
.
.

2011-04-18

APIRILAREN 23an: ADI Urepeletik

.
.
.
.
Aupa Euskalakari horiek!


Aurten ere, urtero bezala Nafarroari omenaldia egiten diogu gure gisaz menditako maldeetan.
Aurten ere beraz Nafarroaren Eguna bezperan aterako gira mendirat. Aldi honetan Adi mendia bisitatuko dugu Urepeletik, Ithurrumburu kaskotik pasatuz.

Ibilaldiaren datuak: 14km, 1200m desnibel positiboa, 7 orduz egiten da.
Zer ekarri? ura, piknika (egun osoko txangoa izanen da), jantzi gehigarri eta lehorra, paltoa, eguzkiaren kontrako betaurrekoak, mendiko botak, +/- makilak... Batez ere umore ona eta Euskaraz mintzatzeko gogoa.

Hitzorduak:
apirilaren 23an, larunbatarekin, goizeko 8etan Baionako Laugako aparkalekuan, eta 8'45etan Baigorriko plazan.


Ondoren: zintzur bustitzea Baigorrin!

Igandean: Nafarroaren Eguna Baigorrin.
.
.

Oharra:
adi egon bloggari asteko bukaeran, azken orduko aldaketak izan daitezke eguraldiaren arabera

.
.

2011-04-13

APIRILAREN 17ko programa

Datorren apirilaren 17an, igandearekin, Nafarroko Garaiko Mintzakideen Mendi Taldeak (Bardeetarat gomitatu gaituen taldeak) antolatzen du ibilaldia iparraldeko kostaldean. Kostaldeko trabesia: Getari-D.Lohitzun-Hendaia, eta gero Abadiako jauregiaren bisita.

Hitzordua: Hendaiako geltokian goizeko 10etan. Anima zaitezte numbre haundian!



Bestalde: adi egon blogari, datorren astean emanen baitizuegu apirilaren 23ko ateraldiaren berri. Ongi ibili. 

2011-03-24

KORRIKA NAFARROAREN EGUNA

KORRIKA:

Atean dago 2011ko Korrika. Iparraldetik pasatuko da apirilaren 11 eta 12an. Hona hemen Baionako animazioa:

klikatu irudietan zabal daitezen

Kontzertu hau ahantzi gabe:





NAFARROAREN EGUNA:

Apirilaren 23an: mendi ibilaldia, ondoren, zintzur bustitzea.
Apirilaren 24an: Nafarroaren Eguna

2011-01-26

http://praktikatuiparraldea.blogspot.com/

Aupa denak.


Hasteko gogoratzen dizuet otsailaren 5an sagarnotegian afaltzeko izena emaiteko epea: urtarrilaren 28a.


Hori erranda, horra orain iparraldeko PRAKTIKATU ekimenaren berri. Aurten mintza praktika iharduerak koordinatzeko weborri berri bat sortu dute: http://praktikatuiparraldea.blogspot.com/ . Horrek berreskuratu eta zerrendatuko ditu iparraldean bururatzen diren ekitaldi guztiak, eta nola ez, Mendi Taldeko ateraldiak.


Koordinatzaile berria dugu Jojo Bordagarai, Donapaleuko AEKkoa. Beraz guk egiten dugun bezala, ez duda  zuen gau eskolako mintza praktika ihardueren berri emaiteko weborri berri horren bidez, osa dezagun gure sarea! Saretu hurbildu eta hizkuntza ateratu!


Eman bizia http://praktikatuiparraldea.blogspot.com/ weborriri!

2011-01-05

Filmak Euskaraz dohainik eta legala!

"Gau honetan ere ezer ez telebistan!"


Oraindik goiti poz haundiz entzunen duzue esaldi hori, ze oraindik goiti ukanen baituzue filma andana bat ikusteko aukera sarean, Euskaraz, "streaming" moduan, dohainik, mugarik gabe, legea errespetatuz. EiTB-k sarean ezarri ditu Euskarazko 30 bat filma, euskal zinema bultzatzeko. Aintzina! Gozatu eta erran bezala espero dut gau honetan ere ez dela ezer izanen telebistan!


Hementxe esteka:  http://www.eitb.com/kultura/zinema-euskaraz/ 

OTSAILAK 5: OZTIBARRE

klikatu irudian
Agurt'erdi.

Lehenik eta behin: URTEBERRI ON mendizale euskalzale guzieri.

Aipa dezagun orain datorren ateraldia. Oztibarren antolatuko da, mendi ibilaldia Etxekortia aldetik bururatuko omen da, eta ondoren Eztigar kooperatiba bisitatuko da. Bisita ezin egokiagoa txotx garaiko hastapen honetan. Azkenean, ber gaia errespetatuz, proposatzen dizuegu Lasako Aldakurria sagarnotegian afaltzea. Horretarako izena eman beharko da urtarrilaren 28a baino lehen (menditaldea@yahoo.com), erreserba egin ahal izaiteko. Ibiltzeko ez da izena eman beharko, aski da hitzorduetan agertzea.

Hitzorduak:
  • 7'30etan Baionako Laugako aparkalekuan.
  • 8'30etan Larzabaleko frontoian.

Talde gomitatüak: Donapaleu, Garazi, eta Mauleko gau eskolak, mintza gaitezen Xukaz ta Xülülüz!

Ekarri behar dira: jantzi beroa paltoa eta eguraldi hotza jasaiteko jantzi guzi horiek, eguzki betaurrekoak, mendi botak, ura, pik-nika, jantzi eta oinetako gehigarri lehorrak ibilaldi ondorengo jarduerendako, umore ona, Euskara praktikatzeko gogoa, iparraldeko 3 probintzietako euskalkiak ezagutzeko gogoa naski!

Ibilaldiaren mailaz: 1000m desnibela eta 16 km gehienik, erritmo lasaian eta pik-nika eta pausaldi guuuuuziak kontutan harturik 8 ordu emanen dugu itzuli osoa egiteko. Alternatibak izanen dira luzeegi egiten zaien horientzat, 200m desnibela eta 2-3km motz baititzakegu.


Animatu, atera mihia eta praktikatu! Ateraldi 1, 3 probintzietako euskalki, ez huts egin!