2010-12-16

URTEBERRIKO IBILALDIA 2011

klikatu irudian
Egun on deneri,


pasatu igandean ospatu da Auñamendi elkarteko Urteberriko Ibilaldia Urrizaten. 26 mendizale elkartu gira, horien artean mendi taldeko 8 kide. Urtats gaueko eraginen kontra jo, hastapeneko txirri mirri hotza jasan eta egun polita pasatu dugu, ez ohiko bide galduetatik pasatuz. Bukatzeko eta modu atseginago batean krakada dexentea ospatu dugu elkarteko Menditarrena izeneko aterpean Bidarrain. Egun polit bat urteberri honi ongi etorria emaiteko.

Laster argazkiak.

DURANGO 2010

Durangoko azoka kari antolaturiko ateraldiko argazkiak, hasieran Anboton ateratzear geunden, baina elurra zela ta trukatu behar izan genuen itsas bazterreko ibililaldi zoragarriarekin. Gozatu ibilaldiaz.

Klikatu argazki gainean handitzekotan




 Mendi Taldea, no coment...
 Laga hondartza

 Iparraldeko Larrun (elurrez estalia), Donostiako Santa Klara uhartea!
 Ogoño itsasadarra

 Ostatu Taldea...








 Haritza berdea, gure olibondoa












 sporanges de polypode
 Elantxobeko Nikolas Saindua


 Gaztelaniaz erraiten den bezala; "gaua gaztea da"...


ORREAGA 2010

Pixka bat berant baina azkenean hemen dituzue pasatu azaroan egin ateraldiko argazkiak. Bertan topatu ditugu Garraldako AEK ikasleak, haien artean HABARROTS taldea osatzen dituzten 3 kideak. Habarrots taldearen helburua da Natura Euskarari lotzea. 


Eskertu behar dugu egun hartan ikusi dugun Virginie, minuta aberats batzu eskeini baitizkigu, bere lana aurkeztu baitigu, hots txori migratzaileen behaketa. Beraz milesker bero bat Auñamendi elkarteko kide baliotsu horri.


Klikatu argazki gainean, handitzekotan.

 



















mendi xuri aintzinean, xuria ez den mendi bakarra: Menditxuri...






Dancing in The Basque Country






Nafarroko ikurriñaren jatorrizko kateak, gugandik 1m50etarat, Historiarekin lotura paregabea