2011-04-19

KORRIKA segida ta fini

.
.
KORRIKA 17 bukatu da txosten zoragarri batekin, hots aurtengo inoiz baino jendetxuena izan da. Eskertu nahi genituzke parte hartu duten Mendi Taldeko kide guziak, baita ere Auñamendi elkartea bere sustengua emaiteagatik Bidarrain kilometro bat erosiz. Gora gu!

Horra Kanaldudeko eskerrak, musika hunkigarria lagundurik: http://www.kanaldude.tv/KORRIKA-2011-eskerrak_v805.html  Korrikako beste bideo andana bat atsemanen duzu bertan.
.
.
Auñamendiren kilometroa Bidarraiko herriko etxearekin bat
.
.

2011-04-18

APIRILAREN 23an: ADI Urepeletik

.
.
.
.
Aupa Euskalakari horiek!


Aurten ere, urtero bezala Nafarroari omenaldia egiten diogu gure gisaz menditako maldeetan.
Aurten ere beraz Nafarroaren Eguna bezperan aterako gira mendirat. Aldi honetan Adi mendia bisitatuko dugu Urepeletik, Ithurrumburu kaskotik pasatuz.

Ibilaldiaren datuak: 14km, 1200m desnibel positiboa, 7 orduz egiten da.
Zer ekarri? ura, piknika (egun osoko txangoa izanen da), jantzi gehigarri eta lehorra, paltoa, eguzkiaren kontrako betaurrekoak, mendiko botak, +/- makilak... Batez ere umore ona eta Euskaraz mintzatzeko gogoa.

Hitzorduak:
apirilaren 23an, larunbatarekin, goizeko 8etan Baionako Laugako aparkalekuan, eta 8'45etan Baigorriko plazan.


Ondoren: zintzur bustitzea Baigorrin!

Igandean: Nafarroaren Eguna Baigorrin.
.
.

Oharra:
adi egon bloggari asteko bukaeran, azken orduko aldaketak izan daitezke eguraldiaren arabera

.
.

2011-04-13

APIRILAREN 17ko programa

Datorren apirilaren 17an, igandearekin, Nafarroko Garaiko Mintzakideen Mendi Taldeak (Bardeetarat gomitatu gaituen taldeak) antolatzen du ibilaldia iparraldeko kostaldean. Kostaldeko trabesia: Getari-D.Lohitzun-Hendaia, eta gero Abadiako jauregiaren bisita.

Hitzordua: Hendaiako geltokian goizeko 10etan. Anima zaitezte numbre haundian!



Bestalde: adi egon blogari, datorren astean emanen baitizuegu apirilaren 23ko ateraldiaren berri. Ongi ibili.