2012-05-08

MAIATZAREN 19an: JAIZKIBEL-ZIKIRO

EGUZKIA ITZULI DAAAAA


Maiatzaren 19ko ateraldia 2012ko maiatzaren berri nagusia da dudarik gabe. Horra programa:

  • Goizean: Jaizkibeleko itsas bazterreko ibilaldia
  • Eguerdi eta arratsaldean: zikiro Hendaiako elkarte gelan



Zikiroa antolatzeko jakin behar dugu zonbait jendek parte hartuko duen. Hori dela ta eskatzen dizuegu izena emaiteko maiatzaren 14a baino lehen emaila igorriz menditaldea@yahoo.fr helbiderat (prezioa 15-20 euro inguruan izanen da). 


Ibilaldirako hitzordua: goizeko 8etan Hendaiako Pausuko aparkalekuan


Izan untxa eta ANIMATUUUUU







2012-03-22

MARTXOAREN 31a: EUSKARA OFIZIALA

Klikatu irudian
Martxoaren 31an, Baionan, ospatuko da EUSKALZALE GUZION manifestaldia, Euskararen ofizialtasunaren alde. Beste hizkuntz guttituen ofizialtasuna aldarrikatuko da ber momentuan beste eremu frangotan: Tolosa/Toulouse, Perpinyà, Aiacciu, Strassburg, Kemper. 
"Gu joanen gira": 

MARTXOAREN 31ko mendi ateraldia



SEGURAko IPARRA HEGOA pestaren egitarauaren barnean MENDI ATERALDIA proposatzen dizuegu, gonbidatu zuen lagunak ere!!!!

KONTUAN HARTZEKOAK:
  • Seguratik Aizkorripeko inguruetara
  • Martxoaren 31an - larunbata
  • Irteera SEGURAko PLAZATIK // 9:30
  • Iraupena: 5 oren (geldi aldiak aparte)
  • Erraza
  • Jateko, arnoa, norberak eraman behar du, eguraldia ez bada ona aterpe batean janen dugu.

IKUSTEKOAK: 
  • Gezalan : 2 ur iturri 
  • San Adriango koba zuloa
  • Santiago bideko zati bat ere hartzen du bideak
  • Iturbietako karobia eta izandako beste baten arrastoak. 
  • Ur kanala...  

OSTATUA/ATERPEA eta IGANDEKO BAZKARI HERRIKOA:
Bertan lo egiteko deitu behar da Xaia taberna (Beñat): 05 59 20 76 10.
Herri bazkarian parte hartzeko txartela hartu behar da Xaia ostatuan (Hendaia)






klikatu irudian

2012-03-18

Iruñerriko MINTZAKIDEEN mendi taldearen berri

Horra Mintzakideen mendi taldearen urteko programa. Beraiekin harremanetan sartzeko bidali mezu bat helbide honetara: menditaldea@yahoo.fr


Haunditzekotan sakatu honako behereko egutegian



ERRATUM: maiatzaren 20ko ateraldia Irubelakasko eta Gorramendin iraganen dira, Toloñon ordez.