2009-12-24

Abendua Durangon

Mendizale txit agurgarriok,

Hona hemen pasatu ateraldiaren argazki bildumaren puxka bat. Durangoko azoka zela ta, Durango aldean antolatu izan zen asteburu osoko ateraldia, hots larunbata igaro genuen Durangoko azokan euskal eta euskaldun giro atsegin (baita jendetxu) batean ; gauez giñen Miren Maddi Beñat Jon Erik Txomin eta denok bizpairu « kaña » ala pika ala lejiez gozatu giñen, nola ez, Plateruenea den Durangoko kafe antzoki dotorean, Anboto izeneko jatetxean afaldu baino lehentxu. Anbotorat igaiteko estai bat baizik ez genuen gainditu behar, izan ere aro txarra izanez gero egiazko Anbotorat ez genuen igaiteko aukera ukanen eta ber izeneko jatetxeko gailurrerat baizik ez giñen iritsiko.
Erran bezala igandean haize eta laino xamar batzu atera zitzaigun eta zinez damutu gabe igan giñen Ipizte mendi tontorreraino. Damutu gabe ze batzuetan goxoago zein atseginagoa baita biskotxa aintzinean ukaitea, oin azpian baino ! Beraz poz haundiz ibili gira harri horien artean, pago horien pean, belar luze horren gainean, batzuek haizeak oztopaturik besteak bultzaturik, oro kontent !
Hodeiak ere animatu ziren arren, sudur luze izan arren, ez dugu euri tanta bat ere sentitu.
Hona hemen argazkiak, Durangaldeko mendietako argazkiak, gure Dolomitak. (argazkiak ez dira ordenatuak)



Pour le texte en français et le détail de la randonnée, ses passages secrets, la toponymie, voici un article (bien fourni!) d'un membre assidu du Mendi Taldea:
http://arroileta.blogspot.com/2009/12/entre-bizkaia-et-araba-iruatxeta-ipizte.html



Teilamendin
Hona hemen nun lotzen diren Araba Bizkaia ta GipuzkoaMendian hil diren mendizaleentzako monumentua
Daltonakkk !!!


laminak


oihan miresgarria
laminak

une foret fertile...









Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire