2009-12-24

2010/01/03 URTEBERRIKO IBILALDIA

URTEBERRIKO IBILALDIA DATOR!!!

Urtero bezala Auñamendik antolatzen du urteberria ospatzeko ibilaldi bat, Rafak gidaturik. Aurten gomitatzen gaituzte bertan parte hartzerat. Urteberriari ongi etorria eginen diogu Urrizate aldean. Mendi Taldearendako ibilaldi bikoitza antolatu dute, lehena da jatorrizko ibilaldia, bigarrena aldiz apalagoa, guretzat egokiagoa, arnasen xeka egon ez gaitezen eta era berean mintzatzeko gai izan gaitezen, alegia.

  • Ibilaldi ttipia 20 km: Xumus - Goramakil - Goramendi - Meakako lepoa. Normalean ez du urrats teknikorik izanen, halere aholkatzen zaituztegu weborri hortan sartzeko egun batzu lehenago baldintzak aldatu badira edo ez badira jakiteko (elurra, izotza...).
  • Ibilaldi handia 27 km : aipatutako mendiak gehi Iparla

Hitzordua: 2010ko urtarrilaren 3an, igandearekin, 7h30etan Laugako aparkalekuan. Edo 8h15etan Bidarraiko Noblia zubiaren gainean.

Hitzordua baino lehentxeago begiratu weborria, behin behineko aldaketak ezagutzeko.

Derigorrez eraman behar da: eguzki betaurrekoak, menditako oinetako pare on bat, jantzi bero eta lehorra, beroki on bat (ez ahantz txapela ta eskukoak), piknika, krakada, ura, umore ona, Euskaraz mintzatzeko gogorik haundien eta alaiena.









Chaque année depuis 15 ans , Auñamendi organise une marche réservée à ses adhérents et amis dans la vallée d’Urrizate près de Bidarrai. Cet année le Mendi Taldea est invité à y participer. Pour le Mendi Taldea ils ont accepté de proposer 2 tracés dont vous verrez les caractéristiques un peu plus bas. Le tracé de 20km est celui que nous adopterons, plus cours il nous permettra de moins souffler et ainsi délier les langues bien heureusement.

Le rendez vous est fixé le dimanche3 janvier 2010 à 7h30 au parking de Lauga à Bayonne et à 8h15 au pont Noblia à Bidarrai.

Départ de la rando à Xumus.
2 circuits seront proposés : un par les crêtes, l’autre par les sentiers discrets

  • sentier 27km 1665m de dénivelé
  • sentier 20 km 1200m de dénivelé

Ce qu'il faut obligatoirement amener: de bonnes chaussures de montagne (montantes), lunettes de soleil, des habits chauds et secs, une bonne veste, ne pas oublier gants et bonnet, pic-nic, gouter, eau, bonne humeur, une farouche volonté de pratiquer l'Euskara!

Pensez à regarder le blog la veille pour connaitre les eventuels changements (RDV, neige...)

4 commentaires:

  1. Biziki polita. Hala ere, ez ote da 2010ean iraganen mendi ateraldia ? Usaia falta... Urte berri on denei !

    RépondreSupprimer
  2. Ezkerraldetik, Hegoaldetik, idazten dizuet, gu ere menditaldea osatzen ari gara, ea egunen batean mendian elkartzen garen.

    RépondreSupprimer
  3. Ezkerraldetik? Barakaldo Santurtzi?
    Hurrengo ateraldia dugu otsailaren 7an Artikutzan, Gipuzkoan. Ea animatzen zareten eta euskalkiak konparatzen ditugun!
    Ba al duzue weborririk edota harremanetan sartzeko email-ik?
    Instant artio

    RépondreSupprimer
  4. Kaixo

    Santurtzitik deika, zuen otsaileko txangoaren mezua zabaldu dugu ea inor animatzen den. Geure partetik hurrengo mendi irteera urtarrilaren 31n izango da Eretza mendian. Zer diozue???

    RépondreSupprimer