2010-06-16

2010/06/19 SAIOA

Aupa eta udaberri on denori.

ikasturteko azken ateraldia atean dago, datorren larunbatean izanen da hain zuzen ere. Larunbatean Saioa mendirat joko dugu Belatetik. Bilbo ezkerraldeko berbalagun talde animatuarekin elkartuko gira bertan. Beraiek asteburu osoa pasatuko dute Baztanen. Baionatik bat baizik iñor animatu ez denez asteburu osoa pasatzeko, guk mendi txangoa bakarrik eginen dugu. Bainan Bilbo aldekoekin pesta segitu nahi baduzue ez da arazorik izanen, beraiek kontent agertuko baitira mugaz bestaldekoekin egoiteaz, hori bai ber hizkuntzaz. Orduan lo egiteko tokia erreserbatu beharko duzue aterpe honetan (aintzinetik noski):
http://alberguevalledebaztan.aspacenavarra.org/euskara/KOKAPENA/nagusia.htm (beterik bada beste aterpe hartan erreserbatu beharko da: http://www.arantza.net/ ). Mendi ibilaldi ondoren Arizkungo pestetan murgilduko dira eta behar bada Zugarramurdiko sorgin egunean ere. Igandean Amaiureko gaztelua bisitatuko dute. Animatuuuu.

Azken orduko berriak: Goi Nafarroko Menditaldea animatu da asteburu zoragarri hori gurekin pasatzeko, biba zuek!!!


Horra beraz hitzorduak:
Ekainaren 19an, larunbatarekin, 7'30etan Baionako Laugako aparkeluan.
8'15etan Ainhoako frontoian
9etan Elizondoko herriko etxeko plazan.



Maiatzaren ateraldiko argazkiak laster ezarriko ditut bloggean. Izan untxa denak eta adi egon, Mendi Taldeko poteoren bat izan baitaiteke uda honetan bai Baionako pestetan eta bai mendietan... Ez adiorik.

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire