2010-05-04

2009-2010 sasoineko azken hitzorduak :

.
irudian klikatu

.


Mendi Ateraldiak :


  • Maiatzaren 24an astelehenarekin: BEHORLEGI + HAUSKOA (800m desnibela, 12km luzeera), hitzordua: 8etan Miarritzeko La Negresse-ko zubi azpiko aparkalekuan edota 8’45etan Donazaharreko eliza plazan. Pik nika ekarri beharko da. Ondoren gasnategi baten bisita eginen dugu. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Garaziko AEKko gau eskola, Irungo Irun Iruten talda, Donostiko Bagera taldea.

  • Ekainaren 19an: SAIOA BELATETIK (900m desnibela, 13km luzeera), hitzordua finkatzekoa da momentukotz, ibilaldi ondoren pote bat hartuko dugu eta proposatzen dizuegu gaua Baztanen igarotzea, horrela Arizkun herriko pestak ospatuko ditugu, Baztango aterpe batean lo eginen dugu eta igandean Amiurko gaztelu inguruan pik nikatuko dugu tokiko nahiz Nafarroako historia ezagutzeko asmoz. Hortako eskatzen diogu jendeari izena emaiteko (lo egiteko) ekainaren 5a baino lehen. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Baztango AEKko gau eskola, Geu Gasteizekoak taldea, Bilbo ezkerraldeko Meatzalde taldea.




Menditaz gain...





  • Maiatzaren 22an, Baionan: SAGARNO EGUNA
  • Maiatzaren 23an: eguerditan Ibaialde elkartean (Angelun): arrauneko nesken taldearen aldeko bazkaria-sardinada (15 euro). Ondoren: mus txapelketa toka jokoa, soka tira, bowlinga, burdin besoa, kaktus jokoa... Jokoetan parte hartzeko: euro 1, mus txapelketako izena eman beharko da aperitifa bitartez. Izen emaitea maiatzaren 15a baino lehen: 06 07 85 11 74 (Emilie), 06 16 87 02 89 (Intza), 06 27 13 05 51 (Eztitxu), 06 27 59 43 45 (Paola).

  • Maiatzaren 23an: 14. Iñaki Beitia Mendi Martxa, Zumarraga. Horra Mendi Taldeko kide batek bidalitako emaila: ".... datorren maiatzaren 23ean ( taldearen ateraldiaren bezperan) nere herrian badela mendi ibilialdi popular bat ( ez da lasterketa...). Bi dira bata luzea (50km) eta beste motxa (25km), nahiko gogorra da ze asko igo eta jetsi egiten da baina oso ambiente ona dago eta bertan jaten ematen dute eta urtero jende asko biltzen da bertan. Link-a hau da http://www.beitia.org/ ..."




.

1 commentaire: