2010-11-23

BARDEAK MAIATZAN / IZEN EMAITEA




Arratsalde on.
Mezu hau irakurri, pentsatu zuen artean (aipatu klaseetan eta lagunekin), eta eman erantzuna lehenbailehen.
Nafarroa Garaiako Mintzakideek (iaz gomitatu ditugunak Autzarat) gomitatu gaituzte maiatzaren 14 eta 15an antolatuko duten asteburu osoko ateraldirat, Bardeetan.
Horra arduradunak eman dituen xehetasunak:
"...Bardeetan dagoen "Virgen del Yugo" izeneko albergean lo egingo dugu eta handik bi ibilbide eginen ditugu:
  1. Piskerra.
  2. Vedado de Eguaras.
Albergeak 25€ balio ditu eta prezioan lo egitea, afaria eta gosaria sartzen dira.
Hemendik 10 pertsona apuntatu gara eta seguraski igandean jende gehiago etorriko da.
Konbidapena zuei luzatzen dizuegu zuen gustokoa izango dela pentsatu dugulako.
Kontua da "goi denboraldia" denez albergeko arduradunak jakin nahi du zenbat garen erreserba egiteko.
Bestetik ere eskatzen digu dirua ingresatzeko, hau da: bakoitzak ingresatu behar ditu 10€ fiantza..."

 
Laburbilduz: 2 eguneko ateraldi Bardeetan, maila lehuna, lehenbailehen erantzun behar dugu lo egiteko tokia eskurateko, 10 euro bana ordaindu behar dugu berme gisa. EPEA: ABENDUAREN 7a. (Maiatza urrun dago baina goi denboraldia izanez gero ez dago aukerarik Bardeetako parke barnan lo egin nahi badugu)
 
 
Izan untxa

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire