.
.
Agurt'erdi.
Mendi Taldeko kide finko baten begi zorrotzaren lana saritu da egun horietan, Arroil ezizenez ezaguna den lagun hori, Auñamendi elkarteko kide nagusienetariko bat. Gau hontarik bihurtu da MENDIAK.NETek antolatzen duen argazki lehiaketaren txapelduna argazki honekin: http://www.mendiak.net/modules.php?name=coppermine&file=displayimage&meta=toprated&album=18&pos=0 . Nahiz eta Marokon hartua izan, nahiz eta aldapa gora horretan (3200metrotan giñen orduan) hitz gutti izan, giro oso euskaldun batean murgildurik geunden, gure artean entzuten baitziren esaldi frango xiberutarrez, baxe-nafartarrez, lapurtarrez, eta batuaz noski! Horrez gain azpimarratu behar da Arroilek Auñamendi elkartean egiten duen Euskara bermatzeko lana. Beraz zorionak zuri Arroil Euskarari eta Mendi Taldeari bizi emanik.
Maroken egin zen ibilaldiaren kontaera eta argazkiak: http://arroileta.blogspot.com/2010/08/maroc-2010-ighil-mgoun-4088-m.html
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire